Tximist Cup-ek amaiera bikaina eman dio bere zortzigarren edizioari, Hondarribiko bi joko-zelaietan sutsuki lehiatu ziren munduko akademia onenetako 2500 futbolari baino gehiago erakarriz. Estadioko harmailak zaletasunez bete ziren, txapelketa osoan zehar sentitu zen giro zirraragarria sortuz.
Ekitaldia ‘She Leads’ kongresuarekin inauguratu zen, kirolaren bidez emakumearen garapen, ahalduntze eta lidergoarekin konprometitutako 150 pertsona baino gehiago bildu zituena Reale Arena Estadioan. Kongresu honek Tximist Cup-aren hasiera markatu ez ezik, Tximist Fundazioak mundu mailan emakumezkoen kirolaren hazkundearekin duen konpromisoa ere erakutsi zuen. Ezagutza sortu zen, ideiak eman ziren eta emakumeen erreferenteen agerpena eta presentzia sustatu zen. Gaurko neskak biharko liderrak izango diren ziurtasunarekin, arrastoa utzi duten aitzindari eta erreferenteei ateak ireki zitzaizkien.
Oihartzuna ikaragarria izan da, 10.000 pertsona baino gehiagorengan eragin zuzena izan baitu. Gainera, online estaldura primerakoa izan zen: 15,000 bisita baino gehiago egin ziren webgunera eta partidak zuzenean ikusi ahal izan ziren, mundu osoko zaleei txapelketa handi honetan parte hartzeko aukera emanez.
U14 mailan, Reala penaltietan gailendu zen FC Bartzelonaren aurka, azpitxapelduna. U17 mailan, Olympique Lyonek irabazi zuen, penaltietan ere, Wolfsburg txapeldunorde zela. Legends kategorian, txapeldunak AFEko Selekzioko jokalariak izan ziren, eta ondoren Realeko beteranoak, bigarren postua eskuratuz. ‘Tximist Cup Values’ saria RB Leipzigi eman zioten zelai barruan eta kanpoan erakutsitako balioengatik.
Zortzigarren edizioa hasi baino egun batzuk lehenago, Tximist Fundazioak ODS SARI ospetsua jaso zuen, emakumeen kirolaren sustapenean duen posizioa berretsiz. Gainera, 2023ko urrian, Tximist Cup txapelketa ‘interes publikoko ekitaldi’ gisa aitortu zuen Kirol Kontseilu Gorenak (CSD-k), futbol txapelketa bat baino askoz gehiago zela erakutsiz.
Ekitaldiko irudiek eta bideoek Tximist Cupen bizitako intentsitatea eta emozioa islatzen duten une ikusgarriak harrapatu dituzte. Guztiok gonbidatzen ditugu gure online galeria bisitatzera. Bertan, 1.000 irudi baino gehiago daude, eta oroitzapen ahaztezin horiek deskargatu eta partekatu ahal izango dituzte.
Zuen zain gaude bederatzigarren edizioan!