Tximist Fundazioak 2022ko TXIMIST CUP txapelketako jokalari onenak ezagutzera eman ditu.
Legends mailan, atezainik onena Cristina Molina izan zen, FC Bartzelonakoa, eta jokalaririk onena Maite Lizaso, Realekoa.
U16 mailan, atezainik onena Realeko Julia Arrula izan zen, eta jokalaririk onena Real Madrileko Paula Comendador izan zen.
U14 mailan, Atletico Madrileko Guadalupe Merino izan zen atezain onena, eta jokalari onena RCD Espanyoleko Abril Puigsech izan zen.
U12 mailan, atezainik onena CA Osasunako Leire Peña izan zen, eta jokalaririk onena RCD Espanyoleko Lucia Gil izan zen.
Futsal kategorian, atezainik onena Maria Goñi izan zen, Nafarroakoa, eta jokalaririk onena Berta Velasco, Bartzelonakoa.
Saritutako jokalariak emakumezkoen futboleko profesionalek osatutako epaimahai batek aukeratu zituen. Zorionak guztioi!