Tximist Cup txapelketaren zazpigarren edizioa aurkeztu da

Tximist Cup txapelketaren zazpigarren edizioa aurkeztu da, Juan Carlos Samaniego Realeko prestatzaile fisikoaren oroimenezko lehiaketa. Ekainaren 16tik 24ra Hondarribian ospatuko den txapelketa.

Tximist Cup nazioarteko erreferente bihurtu da, eta Realeko harrobiko talde femeninoez gain, Paris Saint Germain, Real Madril, Suediako Malmö FF, Atletico Madril eta Israelgo Kiryat Gat taldeek hartuko dute parte, besteak beste. Torneoaren kartela luxuzkoa da.

Gaur goizean Hondarribiko Arma Plazan egindako aurkezpenean, Juan Luis Silanes, Hondarribiko Udaleko Kirol Zinegotzia, Garbiñe Etxeberria, Realeko Kirol Zuzendaria, Edurne Sagastume, Julen Samaniego eta Irati Samaniego, Tximist Fundazioa, Aintzane Encinas, Tximist Cupeko Zuzendaria, Kimitoshi Nougawa, Oialic Nazioarteko Garapeneko Zuzendaria izan dira.

Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak Udalak txapelketari emandako babesa azpimarratu zuen, emakumezkoen futbolaren erreferente bihurtu baita. Txapelketaren zuzendariak, Aintzane Encinasek, adierazi zuen txapelketa asko hazi dela bere lehen ediziotik, 6.000 jokalari baino gehiagorekin.

12 herrialde baino gehiagoko taldeak lehiatuko dira 5 kategoriatan banatuta, eta ekainaren 24an, ‘Legends’ kategoriak mugarria ezarriko du emakumezkoen euskal futbolean, lau talde historiko izango baitira aurrez aurre lehen aldiz: Reala, Athletic Club, Oiartzun KE eta Añorga KKE. Urrezko amaiera bikaina izango da goi mailako txapelketa baterako.

Ongi etorriak Tximist Cupera!

Azken Berriak
Kategoriak

Erlazionatutako mezuak

20 urtez, REAL

Lehen partida hartatik, 20 denboraldi igaro dira, eta 20 urte horietan taldea hazi, eboluzionatu eta Espainiako emakumezkoen futbolean erreferentzia bihurtu da. Ordutik, neskak ere txuriurdinez jantzi dira, futbolak generoak ez dituela ulertzen erakutsiz, eta bai talentua eta pasioa.