Angolako ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da Tximist Fundazioarekin

Angolako ordezkaritza batek Gipuzkoa bisitatu du Tximist Fundazioaren ekimen bati esker, LALIGA Internazionalarekin lankidetzan. Helburua: aukera-berdintasuna, inklusioa eta nazioarteko lankidetza sustatzea futbolaren bidez.

Egonaldian, ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundian harrera ofiziala jaso zuen:

  • Irune Berasaluze Lazkano, Gobernantza diputatu forala

  • Nerea Isasi Bedayo, Emakume eta Gizonen Berdintasuneko zuzendari nagusia

  • Ana Priede Merchán, Nazioarteko Lankidetzako zuzendari nagusia

Horrez gain, Donostiako Udaletxean ere harrera egin zien Eneko Goia alkateak, Alderdi Ederren aurrean egindako ekitaldi hunkigarri batean. Bertan, kirolaren balioa nabarmendu zen gizartea eraldatzeko tresna gisa.

Bisitako une guztietan, ordezkaritzak “The Equality Ball” baloia sinatuta entregatu zuen, aukera-berdintasunaren ikurgisa. Baloia bera Tximist Cup nazioarteko emakumezkoen txapelketan erabili zen, eta mugimendu honen ikur bilakatu da. Parte-hartzaileak Equality Ball-aren enbaxadore izendatu dituzte, eta baloiaren mezua munduan zehar zabaltzeko konpromisoa hartu dute:
“Non eta biraka hasi, han distiratuko dute aukerek.”

Horrez gain, ordezkaritzak ekitaldi esanguratsuetan parte hartu zuen. Irene Gonçalves, Afrikako futbolaren ikonoa eta Angolako Futbol Federazioaren lehendakariordea, eta Edmundo Endje, LALIGAren nazioarteko ordezkaria, She Leads Kongresuan mintzatu ziren, lidergo feminista eta kirola ardatz hartuta. Bien bitartean, Sandrinha eta Catianafutbolariek bi entrenamendu egin zituzten Real Sociedadekin eta Tximist Cup-ean lehiatu ziren, harro eta talentuz Angola ordezkatuz.

Tximist Fundazioaren eta LALIGA Internazionalaren arteko hitzarmenari esker, ekimen honek Angolaren eta Gipuzkoaren arteko harremanak sendotu ditu, futbolaren eraldatzeko gaitasuna azaleratu eta lankidetza aldaketarako motor gisa balioan jarri du.
Equality Ball-a biraka dabil jada, eta harekin batera, mezu garbi bat: aukera-berdintasuna guztion jokoa da, eta irabazi dezakegu.

Tximist Cup 2025

Donostiako Udaletxeko harrera, hiriko alkatea den Eneko Goia-ren eskutik

She Leads Congress 2025

Harrera Gipuzkoako Foru Aldundian, Irune Berasaluze diputatuaren eta Nerea Isasi eta Ana Priede zuzendari nagusien eskutik

Azken Berriak
Kategoriak

Erlazionatutako mezuak